Gaur egun teknologia berrien erabilera
handitu egin da. Batez ere, hezkuntza arloan. Hau da, lehen oso gutxi
erabiltzen zen ordenagailua , erabiltzen zuten gehiengoa irakasleak ziren. Duela
urte gutxi, lehen hezkuntzako hirugarren zikloan, ikasle bakoitzeko ordenagailu
bana izatea proposatu zuten eta aurrera egin zioten.
Irakaslea, betiko moduan ematen ditu klaseak
aldatzen den gauza bakarra, ikasle bakoitzak ordenagailu bana duela da. Ikasle
hauek, aukera dute ikasgaiko gaiari buruzko informazioa bilatzeko baita ariketa
ezberdinak lantzeko. Teknologia berriak hezkuntzan erabiltzea hainbat abantaila
dauzka.
Alde batetik, txat-aren bidez, ikasleek
edozein herrialdetako adin bereko ikasleei idatz diezaiekete eta era berean,
beraiengatik erantzuna jaso. Nire ustez, ikasteko metodo hau egokia da
hizkuntzazko ikasgaiak lantzeko. Esate baterako, ingelesa, frantsesa eta
alemaniarra era praktikoan lantzeko. Aldi berean, irakasleentzako oso erabilgarria
da. Guk ere, beste irakasle batzuekin kontaktuan jartzeko. Kontaktuan jarriz
gero, aukera izango dugu beste herrialdetako irakasleek erabilitako materiala
eta metodoak ikusteko.
Bestalde, irakasleek aukera dute ikasleei lan
egokiak nola egiten diren erakusteko. Beraz, DBHra pasatzen direnerako lanak
nola egiten diren menperatuta izango dute. Adibidez, aurkibidea, bibliografiak,
sarrerak eta abar nola egiten diren jakin izango dute.
Laburbilduz, teknologia berrien erabilera
gero eta indar handiagoa hartuko dute. Beraz, etorkizuneko irakasleok
teknologia berriei buruzko jakintza minimo bat izan beharko dugu.
Irakurri dut.
ResponderEliminarHaizea, zuk zer zelan egingo zenukeen pentsatzea eta hausnartzea du helburu blog honek. Bestela, honetan gertatzen den moduan, gaiari "kanpotik" heltzen diozu eta ez duzu zurekiko loturarik eragiten.
Planteatzen duzun horren arabera, esate baterako, nola egingo duzu zure ikasleek ordenagailu bana izanda, munduko edozein bazterreko ikasleekin txateatzeko aukera duen horretan ondoko herriko pederastarekin ez txateatzeko?
Zure burua irudikatu behar duzu hor, zeuk pentsatzeko gauzak kontatu beharrean.