LOMCE edo Wert legea onartu berri izan da senatuan, PP alderdi
politikoaren laguntzagaz. Nire ustez, lege hau atzerakada historiko bat
suposatzen dau hezkuntza mailan propasatzen dauazan neurriengaitik. Hurrengoak direnak:
Erlijioari begira, eskola laikoetan,
ikasgai berri bat jarriko da, “balore etiko eta sozialak”. Baina eskola edo
ikastola erlijiodunetan ikasgai hori berriro ere, batazbestekoan eragina eukiko
dau. Honen eraginez, azkenengo eskola honeetan ikasitako ikasleek abantail bat
eukiko dabe besteei begira, erlijioko nota, eskola fededun bat izatearen
eraginez. Desabantail honetaz gain, hizkuntzei eta autonomia erkidegoei erreparatuz,
atzerriko hizkuntzak garrantzi handiago bat eukiko dabe autonomia erkidegoko
hizkuntzak baino.
Gainera, bereizketa daukien eskolak diru publikoa jasoko
dabe. Eskola honen profila beti berdina da, diruduna eta erlijiosoa. Horregaitik
(argi dagoelako diru laguntzarik behar ez dabela) eta sexuen arteko bereizketa
egiten dabelako gehienek neurri honen aurka agertzen dira. Izatez, estatua konfesionala
dalako. Bestalde, azpimarratzekoa da, hezkuntza ministroak, erabaki dauela hirugarren
LMHn ebaluaketa bat egin behar dela eskola guztietan, umeen jakintza maila
aztertzeko edo euren hitzetan “arazoen antzematzea”egiteko. Horrek
ekartzen dau bereizketa nahi handi bat, nire aburuz ez dena beharrezkoa, argi
dagoelako ezin dela adin horretan erabaki ume bat arrakastatsua izango den edo
ez ikasketetan. Esaterako, ikaskuntza gaitasuna hamabi eta hogei urteen bitartean aldatu
daitekelako. Amaitzeko, ezin naz geratu aipatu barik beken gaia. Bai,
diru laguntzak igo dira, vaina baita ere zailtasunak horrek lortzeko eta tasak.
Egia dira, Eider, esaten dozuzanak. Kontra egin behar badeutsazu, hori zelan egiten jakon edo zelan egin behar zuenkion, irakasle beharrean babiltzala. Holakoak pentsatzea eta lantzeak du zentzu handiena.
ResponderEliminar