jueves, 14 de noviembre de 2013

Hezkuntza Txinan

Etorkizunean, Txinak lehenengo munduko potentzia izango dela esaten da. Potentzia ekonomiko guztiak hezkuntzan oinarrituta dagoenez, Txinako hezkuntza aztertzea erabaki dut.
Txinako sistema hezkuntza beste herriko sistemaren antzekoa da. Lehen hezkuntza 6 urtetik 12 urtera egiten da. Bigarren hezkuntza, berriz, 12-18 urteekin egiten da, honek bi zatitan banatzen da. Lehenengo zikoa 12-15 urteekin non derrigorrezko hezkuntza bukatzen da  eta  bigarreen zikloa 15 urtetik 18 urtera. Bigarren zikloan sartzeko, azterketa bat gainditu behar da, ziklo honek unibertsitaterako sarreran dauka xede.
Denok dakigunez, Txina munduko herri  jendetsuena da 1.300 milioi pertsonekin, munduko laurdena. Honek lehiaketa itzela sortu du eta, noski, hau hezkuntzan islatzen da. Txinako umeek hezkuntza oso lehiakorra sufritu behar dute unibertsitatera joateko, kalifikazioak onak ez badira gizarteak umeari zapalduko du eta, bere gurasoek edo aiton-amonek bezala nekazaritzan lan egin beharko dute denbora askoz eta soldata oso txikiagatik, pobrezian.
Umeak etorkizn hobea izateko egunero lan egin behar dute. Txinako eskolak zortziretan hasten dira eta arratsaldeko zortzirak arte. Horretaz gain, ikasleek beste aktibitate egin behar dute, kirolen bat edo ingelesa ikasi, honek asteburuko denbora osoa okupatzen du.

Txinako ikasleek ez daukate inolako denbora librerik eta bere infantziako jolasak eta gauza politak galtzen ari dira. Txinako hezkuntza oso eraginkorra da,  baina ez sozietate alai bat sortzeko, ikasteko makinak sortzeko baizik.

1 comentario:

  1. Oso interesgarria gaia eta ikuspegia. Nik proposatzen dudanetik nahikoa aparte; baina ezin diot "baina"rik esan.
    Txinak lehenengo munduko potentzia izan behar duela diote, baina ikuspegi ekonomikotik baino ez bazaio begiratzen izango da hori, ederto nabarmentzen duzunez.

    ResponderEliminar