sábado, 23 de noviembre de 2013

Motibazio Falta


Azkenaldian gero eta entzunago bihurtu da gazteen beharrizan bat euren eguneroko bizitzan: telebista ikustea, ordenagailuan edota bideo jokoetan ibiltzea … lagunekin edo kirolean ibili ordez eta haien etxerako lanak alde batera utziz. Argi dago, egoera hau ez dela nerabe guztiena baina gero eta arruntago bihurtzen ari da.

Zalantzarik gabe, azkeneko 30 urteko iraultza teknologikoa eragin handia eduki dau guztion bizitzetan. Nire aburuz, gazte edo haurren kasuan nabaria da motibazio falta bat euren irakasle edo gurasoengandik, izan ere, emoten dan hezkuntza pentsatzen dan baino eragin handiagoa dauka. Argi dagoanez, pertsona batzuentzat egoera hau onura handia dakar, badakielako nerabeek konbentzitzeko errazak direla.

Hau arazo handi bat da, izatez umeek telebista edo ordenagailu aurrean igarotzen daben denbora beste ekintza batzuei kentzen dioten denbora dalako, adibidez: irakurtzea, etxerako lanak egitea, harremanetan ibiltzea familiarekin eta lagunekin … 
Nire ustez, gehienetan gazteek ez dabe bereizten fikzio eta errealitatearen artean, izan ere, iragarkiak eragin handia daukie haiengan. Ez bakarrik haien pentsamenduetan, baita ere haien jarreretan. Horretaz gain, ezin dogu ahaztu gure telebistako programazioaz, gehiena berriketei buruz, ez dana bat ere ez onuragarria nerabeentzat.


Hau guztia dela eta, niri iritziz, aldaketa bat egin behar dogu. Lehen esan dodan bezala, igartzen dot motibazio falta bat. Erakutsi behar deutsegu etorkizuneko belaunaldiei irakurtzearen (edozein gaiari buruz ikasi ahal dozulako), komunikatzearen eta euren sentimenduak adieraztearen balioa. Hasteko, pentsatzen dot telebistako programazioaz arduratzen diren pertsonak aldaketa bat egin behar ebela azuzi horretan, hoberantz. Amaitzeko, gurasoek izan beharko lirateke adibide on bat euren seme-alabentzat, kontrolatu neurri batean umeek telebistan ikusten dabena eta berba egin beharko eben haiekin ikusitako programei buruz, erakusteko euren gogoetak garrantzitsuak direla eta komunikazioa bultzatzeko.

1 comentario:

  1. Neuk be antzerako buruhaustea darabilt, zer egin telebista inbaditzaile eta "hzitzaile" horrekin.
    Horren ganeko modulu lan bat eukiko dozue hemendik eta urtebetera. Kontsumorako hezkuntza zelan bideratu be pentsau beharra daukagu, ikasleak maila handi batean etxetik nahiko eskuhutsik datoz-eta.
    Bestalde zuk dinozu zer egin beharko leukeen programazinoa erabagitzen dabenek, baina hori ez dago gure esku. Guk, hezitzaileok, pentsau behar dogu dagon horreri zelan egingo deutsagun aurre gure tokitik. Hara, beharrera....

    ResponderEliminar