sábado, 2 de noviembre de 2013

Adimen anitzak



Howard Garnerek 1983ko liburuan proposatu zuen bezala 8 adimen desberdinak daukagu (musikala,intrapersonala,interpertsonala, matematikoa, korporala, espaziala, naturalista eta linguistikoa), eta pertsona bakoitzak adimen batzuk garatuagoak dituzte beste batzuk baino. Adimen Anitzen teoria ez da giza ezagutzaren planteamendu bat gehiago soilik, baizik eta zientzia psikologikoa, eta batez ere hezkuntza iraultzen ari den proposamena. Gure burmuin potentziala anitza eta moldagarria da, denok adimen bat baino gehiago garatzen ditugu. Gizakia, adimen guztiekin jaiotzen da eta familia, eskola eta gizarte inguruneak bideratzen ditu adimen horien egituraketa berezia gizaki bakoitzarengan; batzuk gehiago garatuko dira, beste batzuk gutxiago, eta beste batzuk batere ez, eta hezitzaileek ikasleen adimen potentziala hobetu dezakete.Gaitasun horrek arazoak konpontzeko eta gizarteak onar ditzakeen produktuak sortzeko balio dio gizakiari. Modu horretara, adimena gizakia mugitzen den ingurune kulturalean eta sozialean sortu eta garatzen da, nahiz eta elementu biologikoak ere izan. Komunitate adituak erabakitzen du, eta ez proba edo test estandarizatu batek, gizabanako bat adimentsua den ala ez. Izan ere, pertsonak bakarrik edukiko balute adimen testak neurtzen dituzten kapazitateak, giza kulturaren zati handiena ez zen existituko. Adimenaren ikuspegi erredukzionista daukagu. Eguneroko bizitzan moldatzeko espediente ona izatea ez da nahikoa. Batzuk adimen-koziente handia daukate baina ez dira gai ikusten beraien buruak jendearekin komunikatzeko. Ordea, askok ez dira bikainak izan beraien eskoletan baina arrakasta handia eduki dute bizitza pertsonaletan. Arrakasta izateko kirolean edo negozioetan, adimentsu izan behar da baina arlo bakoitzean adimen desberdin bat erabiltzen da. Ez hobea ez txarragoa, desberdina.
Adimen anitzen gaiari buruz esan beharra dago hezkuntzan eragin zuzena duela.

Ikasleen kasuan, bakoitzak adimen edo ikasteko erritmo bat dauka eta baita ikasteko metodoak ere. Ikerketen arabera ume guztiak daukate ikasteko metodo desberdinak eta horrek eragina dauka haiengan, zeren eta guztientzat erabili ohi baita metodo berdina, ume batek agian bideoen edo entzumenen bidez azkarrago ikas dezakeela pentsatu barik. Bestalde, lehen esan bezala, ikerketen arabera 8 inteligentzia mota daude.Orain arte adimentsu deitu zaie soilik matematiketan edo linguistikako ikasgaietan trebeak diren umeei, eta hori eskolan nabaritzen da ikasgai horiek garrantzitsuentzat hartuz .Baina, errealitatea bestelakoa da.Inteligentzia musikala daukan ume baten trebetasunak ez dira hain aintzakotzat hartzen eta eskolaz kanpo matematika baino erabilgarriagoa izan daiteke, beraz, eragina dauka zeren eta ume bati ez bazaio bere inteligentzia garatzen laguntzen, agian adimen hori edo trebetasun hori gal dezake etorkizun batean.
Irakasleengan ere eragina dauka. Irakasleak irakatsi baino lehen beraien ikasteko metodoa ezagutu behar dute. Horrela azaldu ahal diren erarik hoberena ezagutu dezakete eta gainera, hain garatuta ez dauzkaten adimenak garatu ahalko izango dituzte.Horretaz gain, irakasleentzat errazagoa da guztiontzat metodo berdina erabiltzea horrela lan gutxiago suposatzen zaielako. Baina irakasleen lana ,hain zuzen ere, ikasleek beren adimen naturalak garatzen laguntzea da, beste gauzen artean,beraz, irakasleek adimen anitz horien garatu ahal izateko metodo aproposak bilatzea ezinbestekoa da. Ahaztu gabe beste metodoak ere garatu behar direla. Gure burmuinean adimen guztiak daukagu, batzuk besteak baino garatuagoak, horregaitik gara desberdinak gure artean, baina guztietaz baliatu behar gara neurri batean. Hori dela eta, arlo desberdinak ikastea garrantzi handia dauka. Ezin diogu garrantzi gehiago eman matematikeei edo hizkuntzei bakarrik eman. 
Metodo desberdin horren adibide bezala mapa kontzeptual on bat aurkitu dugu: http://www.totemguard.com/aulatotem/images/Mapa_Conceptual_Howard_Gardner_recursostic.png

Erakundeei begira baita ere, langileak motibatzea beraien adimenari begiratuz bakoitzarentzako metodo onuragarriak begiratu daiteke.

Generoa Adimen anitzetan
Beti pentsatu da adimeneko ezaugarri batzuetan gizonak emakumeak baino hobeak zirela adibidez matematiketan eta beste ezaugarri batzuetan , berriz, emakumeak gizonak baino hobeak zirela adibidez hizkuntzetan. Hau Garnerren teoriari eramaten badugu esan genezakegu gizonen adimena hobea dela logiko-matematikan eta emakumeak,  hitzezko-linguistikoan.
Azken urteetan egin duten Ikerketak, *Science aldizkarian ikusi ahal dugunez, adimen ezaugarri hauetan ez da ikusten diferentzia handirik,generoen artean ikusi ahal dugun diferentzia,askotan, genero berdineko pertsonen arteko diferentzia baino txikiagoa da.Beste aldetik, Murtziako Unibertsitateko ikerlari batzuek adimen logiko-matematikoari buruz egin duten ikerketa batean bi sexuen arteko diferentzia ez zegoela baieztatu zuten.
Bibliografia
* “The Pseudoscience of Single-Sex Schooling” artikuluan.

1 comentario:

  1. Ematen du zati bita egin duzuela eta ez dituzuela bat egin.
    Esaten duzuena interesgarria da, baina irtenbideren batzuk agertzeak asko beteko luke diozuena.

    ResponderEliminar