sábado, 19 de octubre de 2013

Irakaslearekin izandako elkarrizketa


Irakasle miresgarri bati elkarrizketa egin behar geniola esan bezain pronto, argi eta garbi izan Arantza aukeratuko nuela. Andereño hau, musikako eta plastikako irakasle moduan izan nuen. Elkarrizketa burutu baino lehenago, herriko ikastolara joan nintzen berarekin kontaktuan jartzeko. Arantza ikusi bezain pronto, ikaragarrizko poztasuna nabaritu zitzaion aurpegian eta elkarrizketa egiteko prest zegoela esan zidan. 

Hurrengo egunean geratu ginen elkarrizketa egiteko. Hasieran kontatu zidan musika eta plastika jada ez zuela ematen. Urte asko zeramalako, hain zuzen ere, 36 urte eta nekatuta zegoela.  Aurten, etorkinei euskara ikasten arituko zela esan zidan. 

Argi eta garbi esan zidan, irakasle izatea ez dela bat ere erraza  ikasle bakoitzak bere arazoak dituztelako baina gustuko izango nuela behin eta berriz errepikatu zidan. Arantza, herrian oso ezaguna da, ikastola aurrera ateratzeko  proiektu asko egin izan dituelako. Gainera, irakasle on baten adibiderik onenetariko bat dela uste dut. Batez ere, irakasle profesioa motibazioz hartu izan duelako, ikasletaz arduratzen delako eta klaseak ematerako orduan, beti zerbait izaten duelako ikasleek adi egoteko. 

Elkarrizketan askotan galdera alde batera utzi izan genuen eta beste gauzetaz hitz egiten aritu ginen. Oso gustora zegoela nabaritu zitzaion eta galdera bat egin nionean poztasunez emozionatu egin zen. Banekien emozionatuko zela,  lehen esan bezala bere sentimenduak azkar adierazten dituelako eta ikasleekin daukan harremana berezia delako.

Amaieran,  ikastolako jaialdietako argazkiak ikusten egon ginen, elkarrekin pasatako momentuak gogoratzen. Berriz ere, emoziotatu izan zen. Joan baino lehenago, oso gustora egon zela eta nirekin kontaktuak egon nahi zuela esan zidan.


Ikastolatik ateratzerakoan, oso ondo sentitu izan nintzen izandako elkarrizketarekin asko ikasi dudalako. Lehen banekien gogotsu aritu behar dela irakasle moduan baino orain askoz argiago daukat.

1 comentario:

  1. Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ResponderEliminar