miércoles, 23 de octubre de 2013

Etxeko hezkuntza, abantaila edo atzerapena?




Argazki honetan ikus daitekeenez, ume bat eskolara joan beharrean etxean ikasten du. Eskola etxean egitearena, munduko estatuetako guraso askok aspaldian hartzen ari diren erabakia da. Ameriketan adibidez, oso normala da umeak etxean ikastea, erlijio-arrazoiak direla-eta edo bestelako eskolatze moduren bat nahiago dutelako. Badira beste bost arrazoi nagusi: ohiko ikastetxeen kalitate akademikoa zalantzan jartzea; hezkuntzarik onena banan-banakoa dela iriztea; senideen arteko lotura sendotu nahi izatea; ikasketa-kideen eragin kaltegarria murriztu nahi izatea; eta eskoletan gero eta handiagoa den segurtasun ezaren beldur izatea. Sarritan, arrazoi horietako batek baino gehiagok eragiten du erabakia.

Egoera honek zenbait galdera egitera bideratzen du, ona al da ume batentzat ikastola ez ezagutzea eta etxean ikastea?Eskola umeek sozializazioa eta gizarteratzea zein arau sozialak garatzen dituenez gero, ez dut uste hori ona denik. Nola ezagutuko ditu umeak lagunak eta nola ikasiko du sozialki garatzen etxean egonda? Joera berri hau ez da oso ona, ikasketetaz eta notetaz aparte beste gauza asko ikasten dira eskolan, etxean ikastea ezinezkoak direnak.

1 comentario:

  1. Egitan uste dut gehiago sakondu behar zenukeela gaian. Berez, ez da berria, baina berriki hasi zaio "homeschooling" esaten. Horren inguruan hainbat aukera eta modu daude, zure mezu honetan kontuan hartu ez dituzunak.
    Esteka batzuk utziko dizkizut horrekin lotutakoak, zuk begiratzeko eta, agian, beste batean gehiago sakontzeko:

    TDAH (Trastorno Deficit de Atención e Hiperactividad) eta etxeko hezkuntza
    http://www.permondo.eu/ninos-etiquetados-con-tdah.html

    Coordinadora Catalana per el Reconeixement y la Regulació de la Educació en Familia
    http://www.educarenfamilia.org/

    Homeschooling spain
    http://www.homeschoolingspain.com/

    ResponderEliminar