sábado, 5 de octubre de 2013

PIGMALION EFEKTUA

Robert Rosenthalek hezkuntzan esperimentu bat egin zuen. Hona hemen esperimentu horren arazoak eta irtenbideak.

Lehenik eta behin, irakasleak aurreiritzi batzuengatik ikasleak klasifikatzen dituzte. Batzuk ikasle on moduan eta beste batzuk ikasle txar moduan tratatzen ditu. Nahiz eta, ikasle horiek ez ezagutu. Nire ustez, ikasle guztiei berdin tratatu behar diegu. Argi dago, pertsona guztiak berdinak ez garela batzuk besteak baino argiagoak dira. Baina horrek ez du esan nahi besteak “tontoak” direnik. Irakasleak gehiago kostatzen zaienei laguntza gehiago eskaini behar die. Irakasleak, ikasle guztiak motibatu behar dituzte, bakoitzaren motibazioa bilatuz. Beraz, irakasleak aurreiritziak alde batera utziz gero, ikasle guztiak berdin tratatuko ditu.

Bigarrenik, begiradarekin kontuz ibili behar gara. Adibidez, ikasle bati zerbait galdetu eta erantzun ondoren, gaizki begiratuz gero, ikaslea erantzuna aldatu edo zalantzan jartzen du. Beraz, ikaslearen erantzuna entzun ondoren, galderak eginez, ikaslea gai izan behar da bere argudioen bitartez, erantzuna defendatzeko nahiz eta gaizki egon. Honen ondorioz, ikaslea bere jakintasuna zalantzan jartzen du.

Hirugarrenik, irakaslea ikasle bati gogorik gabe edo desmotibatuta ikusten badu, honen beharra irtenbide bat bilatzea izango litzateke. Nahiz eta askotan irakasleak paso egiten duen. Ikasle horrek, ez du inolako interesik izango ikasteko, etxeko lanak egiteko… Beraz, emaitzak txarrak izango dira. Baina, ez du esan nahi ikasle txarra denik, baizik eta klaseko dinamika gogoko ez duela. Kasu honetan, irakaslea beste dinamika batzuk proposatu beharko lituzke. Ondorioz, ikaslea ez da diskriminatuta sentituko.

Bukatzeko, irakasleek bere ikasleetaz arduratu behar dira. Klaseak ahalik eta dinamikoen egiten saiatu behar dira, ikasle guztiak parte hartu ahal izateko. Baita ere, aipatu beharra daukat, irakasleak gogotsu aritzen badira, ikasleen emaitzak hobera egingo dutela.

1 comentario:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------

    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Zure idazteko moduan, Haizea, ematen du ez daukazula buruan zuk zeuk irakaslea izan behar duzula. Ikasle hasarratuaren jarreratik idazten duzula ematen du. Zalantzarik gabe horrek irakasle hobea izaten lagundu ahal dizu, baina horretarako "irakasle burua" izatea aukeratu behar duzu.


    Beraz, irakasleak aurreiritziak alde batera utziz gero, ikasle guztiak berdin tratatuko ditu diozu. Baina zein zentzu du denak berdin tratatzea inor ez bada inoren berdina, bakoitzak bere beharrizanak baditu eta desberdinak badira eurak. Ikasle batentzat gehiegi izan daitekeena albokoarentzat gutxiegi izan liteke.




    ResponderEliminar