martes, 29 de octubre de 2013

Adimen anitzak

Gure taldean adimen anitzen gaia aukeratu dogu, guretzat gai honek bizitzako arlo desberdinetan eragina daukalako.
Duela 20 urte ikertu zanez, adimen mota desberdinak dagoz, teoria honen arabera zortzi.
Seguruenik baieztapen honek harritzen zaitue, ulertzekoa da. Aitzitik erreakzio hori da aldatu beharrekoa. Urte askotan zehar adimena neurtzeko metodoa test bat edo eskolako notak izan dira. Baina behar izango dozu nolabaiteko inteligentziarik eskolatik kanpo, ezta? Gure ustez, zalantzarik gabe, bai.
Zeregin horretan zerikusi handia daukagu guk, etorkizuneko irakasleak. Denbora daukagu metodologiak, pentsatzeko moduak eta balorapen metodoak aldatzeko. Gure ikasleei euren adimen mota topatzen lagundu behar deutsegu,autonomia emonez, izan ere, bakoitzak bat eukiko dau, danok EZ garelako berdinak. Horretarako bidea hezkuntza pertsonalizatua izan daiteke, teknologia berrien eta gure laguntzaren bidez.

jueves, 24 de octubre de 2013

Irakaslearen elkarrizketari buruzko hausnarketa

Ondorioak eta ikasitakoak

Azken asteotan, Gasbiko taldekide guztiak irakasle batekin elkarrizketa izan dugu, guztiok elkarrizketa horiek komentatu eta hausnartu ostean, laurok elkarrizketetan komunak diren zenbait  gauza aditu ditugu eta ondorio batzuk atera ditugu, zertan formatu behar garen eta zeintzuk diren ikasi ditugun gauzarik garrantzitsuenak, bestak beste.

Hasteko,eta elkarrizketen ondorioak azaltzeko,  guztiok zeran kointiditu dugu: Irakasle guztiek komentatu digute, formakuntzaz aparte,  beste gaitasun batzuk eduki behar direla. Pazientzia irakaskuntzan eduki behar den gaitasunik garrantzitsuena da baina hori neurtzen ere jakin behar da. Bestalde, irakasle on batek irakasten jakin behar du, hau da, titulu batek ez du neurtzen irakaslearen kategoria. Hori da irakasle on batek izan behar duena, pazientzia izatea, jakitea eta dakiena irakasten eta transmititzen jakitea. Horregatik esan digute, gogoa pentsatzen dugun baino eragin gehiago daukala irakaskuntzan, ikasleek irakaslearen umorea eta gogoak nabaritu egiten baitituzte, beraz, umore eta gogo onak eraman behar dira klasera, eta arazoak etxean utzi.

Bestalde, irakasleak arreta piztu digun zerbaitetan bateratu dira, gaur egun irakasle izateko ematen den formakuntzan hain zuzen. Gaur egun irakasle formakuntzaren urteak igo dira(lehen 3 ziren eta orain 4) eta teoria gehiegi ematen da. Klaseak dinamizatu beharra dagoela ezan digute, lan praktiko gehiago edota esperientzia igotzen duten gauza gehiago bidali beharko liratekeela, horiek baitira, azken finean, errealitatera hurbiltzen gaituztenak eta ez liburu “tocho” bat, gero ikasitako guztia ahazteko eta aplikatu ezin izateko. Zehaztuta, guztiek esan ziguten eskarmetua “irakasle” hoberena zela, baina formakuntzak ere laguntzen duela, beraz, gero eta formakuntza hobeagoa orduan eta ikasketa errazagoa.

LOMCE-ri buruz ere, laurak hitz egin genuen eta haiei iritzia eskatu genien, hurrengoa esan ziguten: Diskriminazio hutsa zela eta atzerapen nabarmen bat, ikastea  gehiago kostatzen zitzaien umeentzat(adimen banaketa).Gainera, LOMCE-n  errekorteak zirela eta, ume askok liburu gabe zeudela eta, baten kasuan, ikastetxean beste urteko  ikasleen liburuak  ikasle berriei pasatzeko sistema bat antolatu zuten. Bekak murriztu dituztelako ondoriozta daiteke hori, ume askok eskolako materiala erosteko bekak behar baitzituzten.

Gurasoekin eta familiekin irakasleak erlazio ona izan behar zutela kontatu ziguten, batez ere umearen onerako.Kultura eta erlijio desberdinak daude, horrexegatik gurasoekin hitz egitea eta umea ezagutzea ezinbestekoa da, haren beharrei hobeto erantzuteko. Gainera, irakaslea laguntza etxean zein klasean eman behar du, adibidez, etxean arazoak dituen neska batek klasean ez du errendimentu normala izango, beraz, gurasoekin hitz egin beharko luke.

Irakastea ez da erraza, ez da bakarrik  liburu bat hartu eta azaltzea , baizik eta eguneroko arazoak identifikatzea eta laguntza eskaintzea ere dakar. Irakasle batek ikasleak ezagutu behar ditu, haien arazoak, haien familiak…eta ezagutza horietaz abiatu ume bakoitzari laguntzarik egokiena bilatzeko eta eskaintzeko. Irakasleek hau guztia esanda, ondorio batera heldu ginen: Ikasle guztiak ez dira berdinak, eta hori dibertsitatea da, errealitatea. LOMCE-K egin nahi duena dibertsitate hori apurtzea da, gizartea bi mailatan banatzea, dirudunak eta azkarrak eta pobreak eta motelak.

Laburbilduz,ideia hauen guztien ondorioz, konturatu gara irakasle ona izatea kostatu egiten dela, pazientzia, bokazioa, jakintasuna eta jakiten dena irakasten jakitea inplikatzen baitu. Egoera eta ikasle bakoitzari egokitzea ezinbestekoa da, garapena aurrera eramateko, zeren eta, ikasleak ez baitatoz jakinda eta guk gara jakintza hori sustatu eta motibatu behar ditugunak. 

miércoles, 23 de octubre de 2013

Etxeko hezkuntza, abantaila edo atzerapena?




Argazki honetan ikus daitekeenez, ume bat eskolara joan beharrean etxean ikasten du. Eskola etxean egitearena, munduko estatuetako guraso askok aspaldian hartzen ari diren erabakia da. Ameriketan adibidez, oso normala da umeak etxean ikastea, erlijio-arrazoiak direla-eta edo bestelako eskolatze moduren bat nahiago dutelako. Badira beste bost arrazoi nagusi: ohiko ikastetxeen kalitate akademikoa zalantzan jartzea; hezkuntzarik onena banan-banakoa dela iriztea; senideen arteko lotura sendotu nahi izatea; ikasketa-kideen eragin kaltegarria murriztu nahi izatea; eta eskoletan gero eta handiagoa den segurtasun ezaren beldur izatea. Sarritan, arrazoi horietako batek baino gehiagok eragiten du erabakia.

Egoera honek zenbait galdera egitera bideratzen du, ona al da ume batentzat ikastola ez ezagutzea eta etxean ikastea?Eskola umeek sozializazioa eta gizarteratzea zein arau sozialak garatzen dituenez gero, ez dut uste hori ona denik. Nola ezagutuko ditu umeak lagunak eta nola ikasiko du sozialki garatzen etxean egonda? Joera berri hau ez da oso ona, ikasketetaz eta notetaz aparte beste gauza asko ikasten dira eskolan, etxean ikastea ezinezkoak direnak.

domingo, 20 de octubre de 2013

Irakasle miresgarriaren elkarrizketa

Irakasle funtzioko ikasgaian, irakasleak guk izan dugun maisu-maistra miresgarri bati elkarrizketa bat egitea bidali zigun. Hazieran ideia ez zitzaidan asko gustatu, eskolan egondako urte guztietan oso irakasle gutxik izan direlako zerbait ona edo haiengandik eredu izateko premia transmititu didatenak. Beraz, ez neukan batere argi nori esan elkarrizketa burutzeko. Azkenean, batxilergoan euskara eman zidan irakasle bat etorri zitzaidan burura, Luis Angel.

Irakasle hau, euskara ematen zidan eta asko lagundu zidan ikasturtean zehar. Esan beharra daukat izan dudan irakaslerik onenetarikoa izan dela.Euskara oso zaila egiten zitzaidan eta berari esker asko hobetu nuen. Irakasle miresgarria dela iruditzen zait, berarekin ikasitakoa ez dudalako ahaztu, dakiena ondo irakatsi izan duelako beti, eta, batez ere, beti prest zegoelako bere laguntza eskaintzeko. Behin baino gehiagotan geratu ginen euskararekiko zalantzak  argi nitzan, eta hori asko baloratu nuen, hori esker HABE 2 titulua atera ahal izan nuen eta, ez hori bakarri, euskara klasez kanpo ikasten jarraitzeko gogoak piztu zizkidan.

Luis Angelengatik galdezka deitu nuen institutura eta berarekin hitz egin nuen, egin beharrekoa azalduz.Berak baietz esan zidan,pozik gainera, horrela, elkarren berri izateko eta zer darabilkigun jakiteko. Bada, agenda bete betea zeukan baina azkenean lortu genuen geratzea.

Elkarrizketari erreparatuz, taberna batean geratu ginen.  Ez nintzen oso urduri joan. Urduri nengoen baina hasieran bakarrik, gero erlaxatu nintzen eta hitz egitearen heinean eta oso gustora ikusi nuen irakaslea .Lehenengo zer egiten nenbilen galdetu zidan eta berak institutuan jarraitzen zuela ezan zidan. Gero galderekin hasi nintzen eta hasieran oso erantzun laburrak ematen zizkidan, horregatik uste nuen ez nintzela  ordu bateko elkarrizketa egitera ailegatuko. Baina ez zen  horrela gertatu. Handik gutxira, enrroilatzen eta animatzen  hasi zen eta ordu bat eta erdi eman genuen berbetan. Esan beharra daukat ere, elkarrizketa oso naturala izan zela zeren eta elkarrizketaz aparteko beste gauza batzuetaz ere hitz egin baikenuen eta horri esker, konfiantza azkar handitu zen. Bukatzeko eskerrak eman nizkion bere denboragatik eta bakoitzak bere aldetik joan ginen.

Oso  ekintza ona izan dela pentsatzen dut. Gauza asko ikasi nituen eta irakasle batekin ikastetxeak suposatzen duen rola apurtzen du , beraz, beste testuinguru batean irakaslearekin egoteak oso produktiboa iruditu zait. Animatu dit ikasten eta prestatzen jarraitzeko eta. era berean, aholku batzuk eman zizkidan etorkizuneko irakasle izango naizenez gero.Barre batzuk ere bota genituen klaseko pasarte batzuk gogoratuz. 

sábado, 19 de octubre de 2013

Irakaslearekin elkarrizketa

Inpresioak


Irakasle miresgarri batekin elkarrizketa bat egin behar genuela jakiterakoan, izen batzuk nire burutik pasatu zitzaizkidan; hirugarren mailako tutorea, DBH-ko Natur Zientziako irakaslea... Baina azkenean Nereari egin nion elkarrizketa, nire Gizarte-Zientzietako irakaslea DBH.ko hirugarren et laugarren mailan. Berarekin oso erlazio ona genuen ikasle guztiok, klaseak ematerakoan esfortsu handia egiten zuen guk dena ulertzeko.Orain zuzendari bezala dago, horretaz gain, astero lau klase ematen du.

Ostiral batean eskolara joan nintzen hurrengo astean zehar elkarrizketa egiteko, sartzerakoan Terekin aurkitu nuen, Gorputz heziketako irakaslea, ez zuen nire izena gogoratzen baina bere klasean egin nuen zauri batekin gogoratu zen. Terek Nerea zuzendari bezala zegoela esan zidan eta zuzendari bulegora joan nintzen. Beste irakasle batekin hitz egiten zegoen eta kanpoan itzaron behar izan nuen, denbora horretan mobilarekin jolasten hasi nintzen eta irakasle batek, ni ikaslea nintzela pentsatuz, gordetzeko agindu zidan.Nik zintzo-zintzo mobila gorde nuen, gorde izan ez balu agian "parte" batekin bukatuko nuke. Nereak niri ikusterakoan oso pozik jarri zen eta ez zuen inolako arazorik hurrengo ostiralean elkarrizketa edukitzeko.

Elkarrizketa egunean, ez nengoen oso urduri, nire kezka bakarra mobila ondo ibiliko den ala ez zen, elkarrizketarako 15 galdera neukan egiteko. Galdera horiek 30 minututan denak erantzunda zeuden. Hurrengo 20 minututan hezkuntzari buruz eta nire etorkizunari buruz hitz egiten hasi ginen. 50 minutu pasa eta gero elkarrizketa amaitu behar izan genuen patio denbora hasten zelako eta irakasle asko Nerearekin hitz egin behar zuten.



Irakaslearekin izandako elkarrizketa


Irakasle miresgarri bati elkarrizketa egin behar geniola esan bezain pronto, argi eta garbi izan Arantza aukeratuko nuela. Andereño hau, musikako eta plastikako irakasle moduan izan nuen. Elkarrizketa burutu baino lehenago, herriko ikastolara joan nintzen berarekin kontaktuan jartzeko. Arantza ikusi bezain pronto, ikaragarrizko poztasuna nabaritu zitzaion aurpegian eta elkarrizketa egiteko prest zegoela esan zidan. 

Hurrengo egunean geratu ginen elkarrizketa egiteko. Hasieran kontatu zidan musika eta plastika jada ez zuela ematen. Urte asko zeramalako, hain zuzen ere, 36 urte eta nekatuta zegoela.  Aurten, etorkinei euskara ikasten arituko zela esan zidan. 

Argi eta garbi esan zidan, irakasle izatea ez dela bat ere erraza  ikasle bakoitzak bere arazoak dituztelako baina gustuko izango nuela behin eta berriz errepikatu zidan. Arantza, herrian oso ezaguna da, ikastola aurrera ateratzeko  proiektu asko egin izan dituelako. Gainera, irakasle on baten adibiderik onenetariko bat dela uste dut. Batez ere, irakasle profesioa motibazioz hartu izan duelako, ikasletaz arduratzen delako eta klaseak ematerako orduan, beti zerbait izaten duelako ikasleek adi egoteko. 

Elkarrizketan askotan galdera alde batera utzi izan genuen eta beste gauzetaz hitz egiten aritu ginen. Oso gustora zegoela nabaritu zitzaion eta galdera bat egin nionean poztasunez emozionatu egin zen. Banekien emozionatuko zela,  lehen esan bezala bere sentimenduak azkar adierazten dituelako eta ikasleekin daukan harremana berezia delako.

Amaieran,  ikastolako jaialdietako argazkiak ikusten egon ginen, elkarrekin pasatako momentuak gogoratzen. Berriz ere, emoziotatu izan zen. Joan baino lehenago, oso gustora egon zela eta nirekin kontaktuak egon nahi zuela esan zidan.


Ikastolatik ateratzerakoan, oso ondo sentitu izan nintzen izandako elkarrizketarekin asko ikasi dudalako. Lehen banekien gogotsu aritu behar dela irakasle moduan baino orain askoz argiago daukat.