Mostrando entradas con la etiqueta Eider. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Eider. Mostrar todas las entradas

domingo, 15 de diciembre de 2013

Ikasitakoa


Ikasgai honetan ezagutza desberdinak lortu dodaz irakasle oso bat izateko. Horretarako ikasi dot, lehenengo gugatik hasi behar garela. Irakasteko lehenengo ikasi behar da, ikasi antolatzen, komunikatzen eta abar. Ondoren, ikaslei euren garapenean lagundu behar deutsegu, hori osotuz eta jarraituz.

Hasteko, ikasi dot antolakuntza beharrezko ezaugarri bat dela. Antolakuntza maila bat euki behar dogu, ikaslei emon beharreko azalpenei begira. Azalpen hauek emoteko, eskemak egitea ona da. Horrela guk ikasitakoa hobeto ulertuko dogu, hortaz azalpen hobe bat emango deutsegu gure ikasleei. Horretaz aparte, antolaketa maila on bat behar dogu gure ikasleen garapenaren jarraipena egiteko. Helburu hori buruan izanda, ebaluaketa, errubrikak egin daikeguz, horrela jakingo dogu gure ikasleak jakin beharrekoa, hori balioko jaku gure buruan eskema bat egiteko. Bestalde, ordena edo antolaketa kontuan euki behar dogu gurasoei hartu eta emon nahi deutsegun informazioa zein den jakiteko, tutoretzak arrakastatsuak izateko.

Tutoretzen aritik jarraituz, beti argi izan behar dogu gure helburua umearen jarraipena zelakoa dan jakitea dala. Jarraipen hori ez da ikasketetan bakarrik izango, baita ere familian eta berdinen taldean, hezkuntza integrala baita. Ezaugarri honek guztiak irakasle on bat izateko asmoz garatu behar doguz. Gainera, ikaslei begira, irakatsi behar deutsegu autonomia izaten eta haien gaitasunak lantzen. Baloratu behar doguz, ez haien emaitzak (notak), baizik eta egindako esfortzua eta lanen kalitatea, horretarako eurekin egon behar gara.

Amaitzeko, ikasgai honetan niretzat gutxira arte ezezagun izandako gai bati buruz ikasi neban: Adimen Anitzak. Gure kulturaren arabera, generoetan adimen motetan desberdintasuna emoten da, mutilek matematiketan adimentsuak direlako eta emakumeak hizkuntzetan, baina hori ez da horrela, adimena moldagarria baita pertsona guztietan. Gai hau erakutsi nau pertsonak ikasteko metodo desberdinak daukaguzala eta danok mota guztiak euki arren gutxi batzuk garatzen doguzala normalean (gure inguruneak emondako estimuluen arabera).


sábado, 23 de noviembre de 2013

Motibazio Falta


Azkenaldian gero eta entzunago bihurtu da gazteen beharrizan bat euren eguneroko bizitzan: telebista ikustea, ordenagailuan edota bideo jokoetan ibiltzea … lagunekin edo kirolean ibili ordez eta haien etxerako lanak alde batera utziz. Argi dago, egoera hau ez dela nerabe guztiena baina gero eta arruntago bihurtzen ari da.

Zalantzarik gabe, azkeneko 30 urteko iraultza teknologikoa eragin handia eduki dau guztion bizitzetan. Nire aburuz, gazte edo haurren kasuan nabaria da motibazio falta bat euren irakasle edo gurasoengandik, izan ere, emoten dan hezkuntza pentsatzen dan baino eragin handiagoa dauka. Argi dagoanez, pertsona batzuentzat egoera hau onura handia dakar, badakielako nerabeek konbentzitzeko errazak direla.

Hau arazo handi bat da, izatez umeek telebista edo ordenagailu aurrean igarotzen daben denbora beste ekintza batzuei kentzen dioten denbora dalako, adibidez: irakurtzea, etxerako lanak egitea, harremanetan ibiltzea familiarekin eta lagunekin … 
Nire ustez, gehienetan gazteek ez dabe bereizten fikzio eta errealitatearen artean, izan ere, iragarkiak eragin handia daukie haiengan. Ez bakarrik haien pentsamenduetan, baita ere haien jarreretan. Horretaz gain, ezin dogu ahaztu gure telebistako programazioaz, gehiena berriketei buruz, ez dana bat ere ez onuragarria nerabeentzat.


Hau guztia dela eta, niri iritziz, aldaketa bat egin behar dogu. Lehen esan dodan bezala, igartzen dot motibazio falta bat. Erakutsi behar deutsegu etorkizuneko belaunaldiei irakurtzearen (edozein gaiari buruz ikasi ahal dozulako), komunikatzearen eta euren sentimenduak adieraztearen balioa. Hasteko, pentsatzen dot telebistako programazioaz arduratzen diren pertsonak aldaketa bat egin behar ebela azuzi horretan, hoberantz. Amaitzeko, gurasoek izan beharko lirateke adibide on bat euren seme-alabentzat, kontrolatu neurri batean umeek telebistan ikusten dabena eta berba egin beharko eben haiekin ikusitako programei buruz, erakusteko euren gogoetak garrantzitsuak direla eta komunikazioa bultzatzeko.

domingo, 10 de noviembre de 2013

LOMCE


LOMCE edo Wert legea onartu berri izan da senatuan, PP alderdi politikoaren laguntzagaz. Nire ustez, lege hau atzerakada historiko bat suposatzen dau hezkuntza mailan propasatzen dauazan neurriengaitik. Hurrengoak  direnak:
Erlijioari begira, eskola laikoetan, ikasgai berri bat jarriko da, “balore etiko eta sozialak”. Baina eskola edo ikastola erlijiodunetan ikasgai hori berriro ere, batazbestekoan eragina eukiko dau. Honen eraginez, azkenengo eskola honeetan ikasitako ikasleek abantail bat eukiko dabe besteei begira, erlijioko nota, eskola fededun bat izatearen eraginez. Desabantail honetaz gain, hizkuntzei eta autonomia erkidegoei erreparatuz, atzerriko hizkuntzak garrantzi handiago bat eukiko dabe autonomia erkidegoko hizkuntzak baino.


Gainera, bereizketa daukien eskolak diru publikoa jasoko dabe. Eskola honen profila beti berdina da, diruduna eta erlijiosoa. Horregaitik (argi dagoelako diru laguntzarik behar ez dabela) eta sexuen arteko bereizketa egiten dabelako gehienek neurri honen aurka agertzen dira. Izatez, estatua konfesionala dalako. Bestalde, azpimarratzekoa da, hezkuntza ministroak, erabaki dauela hirugarren LMHn ebaluaketa bat egin behar dela eskola guztietan, umeen jakintza maila aztertzeko edo euren hitzetan “arazoen antzematzea”egiteko. Horrek ekartzen dau bereizketa nahi handi bat, nire aburuz ez dena beharrezkoa, argi dagoelako ezin dela adin horretan erabaki ume bat arrakastatsua izango den edo ez ikasketetan. Esaterako, ikaskuntza gaitasuna hamabi eta hogei urteen bitartean aldatu daitekelako. Amaitzeko, ezin naz geratu aipatu barik beken gaia. Bai, diru laguntzak igo dira, vaina baita ere zailtasunak horrek lortzeko eta tasak.


Emondako arrazoi guztiengaitik, nirre aburuz, lege honekin, ez dogu hezkuntza hobetuko eta gainera ez dago dirurik hainbeste aldaketa egiteko.


sábado, 2 de noviembre de 2013

Adimen anitzak



Howard Garnerek 1983ko liburuan proposatu zuen bezala 8 adimen desberdinak daukagu (musikala,intrapersonala,interpertsonala, matematikoa, korporala, espaziala, naturalista eta linguistikoa), eta pertsona bakoitzak adimen batzuk garatuagoak dituzte beste batzuk baino. Adimen Anitzen teoria ez da giza ezagutzaren planteamendu bat gehiago soilik, baizik eta zientzia psikologikoa, eta batez ere hezkuntza iraultzen ari den proposamena. Gure burmuin potentziala anitza eta moldagarria da, denok adimen bat baino gehiago garatzen ditugu. Gizakia, adimen guztiekin jaiotzen da eta familia, eskola eta gizarte inguruneak bideratzen ditu adimen horien egituraketa berezia gizaki bakoitzarengan; batzuk gehiago garatuko dira, beste batzuk gutxiago, eta beste batzuk batere ez, eta hezitzaileek ikasleen adimen potentziala hobetu dezakete.Gaitasun horrek arazoak konpontzeko eta gizarteak onar ditzakeen produktuak sortzeko balio dio gizakiari. Modu horretara, adimena gizakia mugitzen den ingurune kulturalean eta sozialean sortu eta garatzen da, nahiz eta elementu biologikoak ere izan. Komunitate adituak erabakitzen du, eta ez proba edo test estandarizatu batek, gizabanako bat adimentsua den ala ez. Izan ere, pertsonak bakarrik edukiko balute adimen testak neurtzen dituzten kapazitateak, giza kulturaren zati handiena ez zen existituko. Adimenaren ikuspegi erredukzionista daukagu. Eguneroko bizitzan moldatzeko espediente ona izatea ez da nahikoa. Batzuk adimen-koziente handia daukate baina ez dira gai ikusten beraien buruak jendearekin komunikatzeko. Ordea, askok ez dira bikainak izan beraien eskoletan baina arrakasta handia eduki dute bizitza pertsonaletan. Arrakasta izateko kirolean edo negozioetan, adimentsu izan behar da baina arlo bakoitzean adimen desberdin bat erabiltzen da. Ez hobea ez txarragoa, desberdina.
Adimen anitzen gaiari buruz esan beharra dago hezkuntzan eragin zuzena duela.

Ikasleen kasuan, bakoitzak adimen edo ikasteko erritmo bat dauka eta baita ikasteko metodoak ere. Ikerketen arabera ume guztiak daukate ikasteko metodo desberdinak eta horrek eragina dauka haiengan, zeren eta guztientzat erabili ohi baita metodo berdina, ume batek agian bideoen edo entzumenen bidez azkarrago ikas dezakeela pentsatu barik. Bestalde, lehen esan bezala, ikerketen arabera 8 inteligentzia mota daude.Orain arte adimentsu deitu zaie soilik matematiketan edo linguistikako ikasgaietan trebeak diren umeei, eta hori eskolan nabaritzen da ikasgai horiek garrantzitsuentzat hartuz .Baina, errealitatea bestelakoa da.Inteligentzia musikala daukan ume baten trebetasunak ez dira hain aintzakotzat hartzen eta eskolaz kanpo matematika baino erabilgarriagoa izan daiteke, beraz, eragina dauka zeren eta ume bati ez bazaio bere inteligentzia garatzen laguntzen, agian adimen hori edo trebetasun hori gal dezake etorkizun batean.
Irakasleengan ere eragina dauka. Irakasleak irakatsi baino lehen beraien ikasteko metodoa ezagutu behar dute. Horrela azaldu ahal diren erarik hoberena ezagutu dezakete eta gainera, hain garatuta ez dauzkaten adimenak garatu ahalko izango dituzte.Horretaz gain, irakasleentzat errazagoa da guztiontzat metodo berdina erabiltzea horrela lan gutxiago suposatzen zaielako. Baina irakasleen lana ,hain zuzen ere, ikasleek beren adimen naturalak garatzen laguntzea da, beste gauzen artean,beraz, irakasleek adimen anitz horien garatu ahal izateko metodo aproposak bilatzea ezinbestekoa da. Ahaztu gabe beste metodoak ere garatu behar direla. Gure burmuinean adimen guztiak daukagu, batzuk besteak baino garatuagoak, horregaitik gara desberdinak gure artean, baina guztietaz baliatu behar gara neurri batean. Hori dela eta, arlo desberdinak ikastea garrantzi handia dauka. Ezin diogu garrantzi gehiago eman matematikeei edo hizkuntzei bakarrik eman. 
Metodo desberdin horren adibide bezala mapa kontzeptual on bat aurkitu dugu: http://www.totemguard.com/aulatotem/images/Mapa_Conceptual_Howard_Gardner_recursostic.png

Erakundeei begira baita ere, langileak motibatzea beraien adimenari begiratuz bakoitzarentzako metodo onuragarriak begiratu daiteke.

Generoa Adimen anitzetan
Beti pentsatu da adimeneko ezaugarri batzuetan gizonak emakumeak baino hobeak zirela adibidez matematiketan eta beste ezaugarri batzuetan , berriz, emakumeak gizonak baino hobeak zirela adibidez hizkuntzetan. Hau Garnerren teoriari eramaten badugu esan genezakegu gizonen adimena hobea dela logiko-matematikan eta emakumeak,  hitzezko-linguistikoan.
Azken urteetan egin duten Ikerketak, *Science aldizkarian ikusi ahal dugunez, adimen ezaugarri hauetan ez da ikusten diferentzia handirik,generoen artean ikusi ahal dugun diferentzia,askotan, genero berdineko pertsonen arteko diferentzia baino txikiagoa da.Beste aldetik, Murtziako Unibertsitateko ikerlari batzuek adimen logiko-matematikoari buruz egin duten ikerketa batean bi sexuen arteko diferentzia ez zegoela baieztatu zuten.
Bibliografia
* “The Pseudoscience of Single-Sex Schooling” artikuluan.

martes, 29 de octubre de 2013

Adimen anitzak

Gure taldean adimen anitzen gaia aukeratu dogu, guretzat gai honek bizitzako arlo desberdinetan eragina daukalako.
Duela 20 urte ikertu zanez, adimen mota desberdinak dagoz, teoria honen arabera zortzi.
Seguruenik baieztapen honek harritzen zaitue, ulertzekoa da. Aitzitik erreakzio hori da aldatu beharrekoa. Urte askotan zehar adimena neurtzeko metodoa test bat edo eskolako notak izan dira. Baina behar izango dozu nolabaiteko inteligentziarik eskolatik kanpo, ezta? Gure ustez, zalantzarik gabe, bai.
Zeregin horretan zerikusi handia daukagu guk, etorkizuneko irakasleak. Denbora daukagu metodologiak, pentsatzeko moduak eta balorapen metodoak aldatzeko. Gure ikasleei euren adimen mota topatzen lagundu behar deutsegu,autonomia emonez, izan ere, bakoitzak bat eukiko dau, danok EZ garelako berdinak. Horretarako bidea hezkuntza pertsonalizatua izan daiteke, teknologia berrien eta gure laguntzaren bidez.

jueves, 24 de octubre de 2013

Irakaslearen elkarrizketari buruzko hausnarketa

Ondorioak eta ikasitakoak

Azken asteotan, Gasbiko taldekide guztiak irakasle batekin elkarrizketa izan dugu, guztiok elkarrizketa horiek komentatu eta hausnartu ostean, laurok elkarrizketetan komunak diren zenbait  gauza aditu ditugu eta ondorio batzuk atera ditugu, zertan formatu behar garen eta zeintzuk diren ikasi ditugun gauzarik garrantzitsuenak, bestak beste.

Hasteko,eta elkarrizketen ondorioak azaltzeko,  guztiok zeran kointiditu dugu: Irakasle guztiek komentatu digute, formakuntzaz aparte,  beste gaitasun batzuk eduki behar direla. Pazientzia irakaskuntzan eduki behar den gaitasunik garrantzitsuena da baina hori neurtzen ere jakin behar da. Bestalde, irakasle on batek irakasten jakin behar du, hau da, titulu batek ez du neurtzen irakaslearen kategoria. Hori da irakasle on batek izan behar duena, pazientzia izatea, jakitea eta dakiena irakasten eta transmititzen jakitea. Horregatik esan digute, gogoa pentsatzen dugun baino eragin gehiago daukala irakaskuntzan, ikasleek irakaslearen umorea eta gogoak nabaritu egiten baitituzte, beraz, umore eta gogo onak eraman behar dira klasera, eta arazoak etxean utzi.

Bestalde, irakasleak arreta piztu digun zerbaitetan bateratu dira, gaur egun irakasle izateko ematen den formakuntzan hain zuzen. Gaur egun irakasle formakuntzaren urteak igo dira(lehen 3 ziren eta orain 4) eta teoria gehiegi ematen da. Klaseak dinamizatu beharra dagoela ezan digute, lan praktiko gehiago edota esperientzia igotzen duten gauza gehiago bidali beharko liratekeela, horiek baitira, azken finean, errealitatera hurbiltzen gaituztenak eta ez liburu “tocho” bat, gero ikasitako guztia ahazteko eta aplikatu ezin izateko. Zehaztuta, guztiek esan ziguten eskarmetua “irakasle” hoberena zela, baina formakuntzak ere laguntzen duela, beraz, gero eta formakuntza hobeagoa orduan eta ikasketa errazagoa.

LOMCE-ri buruz ere, laurak hitz egin genuen eta haiei iritzia eskatu genien, hurrengoa esan ziguten: Diskriminazio hutsa zela eta atzerapen nabarmen bat, ikastea  gehiago kostatzen zitzaien umeentzat(adimen banaketa).Gainera, LOMCE-n  errekorteak zirela eta, ume askok liburu gabe zeudela eta, baten kasuan, ikastetxean beste urteko  ikasleen liburuak  ikasle berriei pasatzeko sistema bat antolatu zuten. Bekak murriztu dituztelako ondoriozta daiteke hori, ume askok eskolako materiala erosteko bekak behar baitzituzten.

Gurasoekin eta familiekin irakasleak erlazio ona izan behar zutela kontatu ziguten, batez ere umearen onerako.Kultura eta erlijio desberdinak daude, horrexegatik gurasoekin hitz egitea eta umea ezagutzea ezinbestekoa da, haren beharrei hobeto erantzuteko. Gainera, irakaslea laguntza etxean zein klasean eman behar du, adibidez, etxean arazoak dituen neska batek klasean ez du errendimentu normala izango, beraz, gurasoekin hitz egin beharko luke.

Irakastea ez da erraza, ez da bakarrik  liburu bat hartu eta azaltzea , baizik eta eguneroko arazoak identifikatzea eta laguntza eskaintzea ere dakar. Irakasle batek ikasleak ezagutu behar ditu, haien arazoak, haien familiak…eta ezagutza horietaz abiatu ume bakoitzari laguntzarik egokiena bilatzeko eta eskaintzeko. Irakasleek hau guztia esanda, ondorio batera heldu ginen: Ikasle guztiak ez dira berdinak, eta hori dibertsitatea da, errealitatea. LOMCE-K egin nahi duena dibertsitate hori apurtzea da, gizartea bi mailatan banatzea, dirudunak eta azkarrak eta pobreak eta motelak.

Laburbilduz,ideia hauen guztien ondorioz, konturatu gara irakasle ona izatea kostatu egiten dela, pazientzia, bokazioa, jakintasuna eta jakiten dena irakasten jakitea inplikatzen baitu. Egoera eta ikasle bakoitzari egokitzea ezinbestekoa da, garapena aurrera eramateko, zeren eta, ikasleak ez baitatoz jakinda eta guk gara jakintza hori sustatu eta motibatu behar ditugunak. 

martes, 15 de octubre de 2013

Mapa kontzeptuala

Mapa kontzeptuala hezkuntzaren generoaren bereizketarekin eta bereizketa hori egin gabeko helburuak etaa emaitzak.

domingo, 6 de octubre de 2013

Pigmalion efektua

Klasean ikusitako artikuluan Pigmalionen Efektuari buruz irakurri genduan. Bertan, ikusi daikegu danok aurreiritziak daukaguzela baina hori baino garrantzitsua dena, guk besteengan daukaguzan itxaropenak berebizkoak direla. Honek eraginak daukaz hezkuntzan, izatez arazo batzuk sortzen dauz, esterako ikasle baten notetan eragin handia dauka irakaslearen jarrera. Irakasleak ikasleagaz jatorra bada ikaslearen gaitasunak hobetu daitekez. Honen arrazoia da autokonfiantza berebizikoa dela bai familia edo lagunekin, bai lanean edo ikasketetan. Ostera, ikaslea txarto tratatuta baldin badago, ez badago gustora pentsatuko dau ez dauela balio eta bere esfortzuak txikiakoguto egingo dira. Baina, zer egin daiteke egoera hau hobetzeko? Profesionalak izan, gure aurreiritziak alde batera utzi, konfiantza eduki pertsona guztien adimenetan eta danoi berdintasunez tratatzea. Gehienetan pertsonak antzeko adimen kapazitatea dauakagu baina gure ingurunearen eraginaren arabera hobeto edo txarrago garatuko dogu. Gainera, irakasle bat jatorra izanez gero bere ikasleekin alderantziz ere gertatuko da eta danok gustorago ibiliko dira.


Bestalde, hezkuntza barruan aurkitu daikegun beste arazoren bat izan daiteke nahigabe aurpegiarekin edota keinuekin emoten doguzan datuak. Askotan irakasleak klasean itaunen bat egiten deutso ikasleren bati eta erantzun zehatz bat espero dau. Baliteke ikasleak ondo erantzutea baina irakasleak umea zalantzetan jartzeko keinu bat egiten dau ez-adostasuna agertuz eta horrela, ikaslea urduri dagoela bere erantzuna aldatuko dau. Bestalde, gertatu daiteke umeak erantzuna txarto emotea eta guk gure jarreraren bitartez erantzun egokia argi uztea. Honek eragin txar bat dauka umearengan, izan ere, ez dogu eragiten umea bere erantzuna pentsatzea edo arrozoitzea, izatez gure iritzia inposatzen dautsagu danon aurrean txarto geratzeak lotsa handia emoten jakolako. Honen konponbidea izan daiteke umeei irakastea erratzea normala dela eta honen bidez ikasi behar dogula, gure iritzia emoteko ez dogula lotsik eduki behar, bizitza honetan parte hartu behar dogula.

domingo, 22 de septiembre de 2013

Hezkuntzari buruz hiru gauza interesgarri

Magisteritzako ikasleen lan-talde bezala hezkuntzari buruzko blog honen bidez irakaslearen funtzioan trebatzeko lanak,hausnarketak edota bitxikeriak argitaratuko dugu.
Espero dugu interesgarri iruditzea!



Hezkuntzari buruz hiru gauza interesgarri

Web orria

Etxeko irakaskuntzari buruzko artikulua aukeratu dugu, interesgarria iruditzen zaigu, guk irakaskuntza mota hau jaso ez dugulako. Izan ere, Euskal Herrian ez da oso ezaguna. Betidanik, ikastola joan garelako eta irakasleak eta andereñoak izan direlako guri irakatsi digutenok. Artikuluan, Familia baten esperientzia kontatzen du beraz, oso interesgarria da.

Bideo hau interesgarria iruditu zaigu, Finlandiako hezkuntza eredua Europako PISA azterketan hoberenak izan direlako. Gure hezkuntzarekin komparatuz, filnadiakoek ordu gutxiago ematen dute klasean, eta, gure hezkuntza sistema iraganeko estruktura daukan bitartean ( liburu bat eta teoría hutsa), bertan pratikarekin ikasteari garrantzi handiagoa ematen diote, horrela, teoria praktikan aplikatuz, hobeto ikasten delako.
Ildo beretik, bertako haurrek ez dituzte gure sistema daukan hainbeste ordu eskolan eta atsedenaldiak ugariagoak dira, garuna deskantzatzeko.
Ematen du, sistema horrekin, ezinezkoa dela lehenengoak izatea, gero eta ordu gehiago orduan eta hobeto ikasten delako pentsamendura ohituta gaudelako, baina, klaseko lehenengoak badira zerbaitengatik izango delakoan gaude , eta, beraz, gure sisteman horrelako proposamena egingo balitz hezkuntzan ez lirateke hainbeste porrot egongo uste dugu.
Guzti hau esanda, finlandiako hezkuntza sistemari buruzko hain interresgarria den bideoa ikusteko aukera ematen dizuegu, ea zer deritzozuen!!




Irudia

Gure taldean, argazki hau aukeratu dogu pentsatzen dogulako gaurko gizartearen egoera ironikoki ondo azaltzen dauela, hezkuntzari begira noski. Izan ere, gure guraso gehienak ez eben euki aukerarik hizkuntza desberdinak ikasteko eta gaur egun diskoteketako inglis-pitinglisa baino ez dakie. Hori dela eta, nahi dabe guk, hurrengoko belaunaldia denetarik jakitea. Gaztelera  gure hizkuntza- ama izan behar dalako, Euskera gure arbasoen mintzaira dalako eta hortaz gure historiaren zati bat, Ingelesa hizkuntza orokortua dalako, Italiera entzuteko oso polita dalako, Frantsesa dotoretasuna emoten deutsolako mintzatzaileari, Alemaniera negozioen mintzaira dalako edota Txinatarra etorkizunaren hizkuntza izango dalako. Hori bai, ardatzezko irakasgaiak ahaztu barik, Matematika, Historia… Baina azkenean zertarako? Guk prestakuntza on bat eukiteko edo gure gizarteak gutaz harrotasunez berba egiteko? Berriro ere herrialdeen arteko lehiaketa batean sartzeko.

Diapositiba

Diapositiba honen bidez argi ikus dezakegu eskolak gaur egun bizitzen hari den garapena, hau da, digitalizazioarena. Eskolek metodo hau erabiltzen dute, erosoagoa delako edo, haien ustez, umeentzat ona delako. Gaur egungo eskola askotan, umeek ez dituzte libururik, ordenagailu bat baizik. Nork pentsatuko luke? Ni gazteagoa nintzenean ordenagailua ia ez zen ezta  eziztitzen ere egin, are gehiago, ordenagailua ikasteko balioko zuela ez nuen inoiz imaginatu.
Bada, garaiak aldatu dira, eta,alde batetik ona da umeak pixkat digitalizatzea, ordenagailua sare sozialetan edota jokoetan aritzeko tramankulu bezala soilik ikus ez dezaten. Bestalde, ugariak dira ere interneten aurki daitezkeen arriskuak , bullin- kasuak,eta abar. Egia da, ordenagailua edukita, motziletan eramaten duten pisu izugarria desagertuko litzatekeela.
Guzti hau esanda, erronkan dago zein metodo den hoberena, traizionala edo digitalizatua. Nire iritziz bion konbinaketa bat izango litzateke onena, umeek metodo tradizional moduan lan egin dezaten. Eta, zuen iritziz zein izango litzateke  hoberena?